 |
Udaletxea 
 
|
 |
|   |
 |
Kultura eta kirola 
 
|
 |
|   |
 |
Zer bisitatu? 
 
|
 |
|   |
 |
Intereseko linkak 
 
|
 |
|   |
|
Bisita liburua
|
 |
|
|
|
arur
|
a
|
ar
|
2010/6/21
|
|
aruran3@gmail.com
|
http://poligonomalluki.blogspot.com
|
|
|
EZ, ESKERRIK ASKO ALKATE JAUNA!
Iñaki Madariaga alkate jauna Errigoitirako hobekuntzen berri ematen dabil bolo-bolo inauguraziñoak eta buzoneoa eginez. Eta letra handiekin diñosku hobekuntza horiek guztiak ezingo lirakeela egin herrian “industriagunerik ez balego”. Horrek izen bakarra dauka: ENGAIÑUA.
Ez dau argitzen zer-nolako industriagunea izango dogun, izan ere, Malluki poligonorako ‘inkilino’ bakarra KONBUSTIO-ZENTRALA da, eta berak esanda beste bi enpresa ‘misteriotsu’ “ingurumenarekin zerikusia dutenak” (Zergatik ez eban argitu zeintzuk? Egurra sikatzeko planta eta egurra txikitzekoa beharbada?).
POLIGONO OSOA ZENTRALAK hartuko duelako uste osoa daukagu askok, eta horren aurrean nik neuk hauxe diñotsot Iñaki Madariagari:
EZ, ESKERRIK ASKO ALKATE JAUNA!
Ez dot gura zentral horrek emondako diruaz egindako hobekuntzarik!!! Eta ez diñot ez dodala gura hobekuntzarik herrian. HOBEKUNTZAK BAI, baina diru garbiarekin egindakoak! Ondo egindako kudeaketaz lortutako diruarekin! Bestela, esaidazu alkate jauna: beste herri txiki batzuetan, ZELAN EGITEN DABEZ hobekuntzak ‘industriagune’ barik??? Ez da izango udalak jaso ahal daben dirua, guzti-guztia, ondo administratzen dabela? Ala San Antoniok laguntzen ete deutsie mirariak egiten?
Alkate jauna: EZ ENGAINATU HERRITARRAK!!!
|
|
|
Arur
|
|
ar
|
2010/6/8
|
|
aruran3mail.com
|
|
|
|
Errigoiti-Arrieta Garbi plataformako informazioa:
El pasado 25 de Abril del 2010, aparecía este titular en el DEIA: "MADARIAGA DICE: CUMPLIR LA LEGALIDAD"
"Las obras en el polígono Malluki cumplen con la legalidad, y con todos y cada uno de los requisitos ambientales..."
http://www.deia.com/2010/04/25/bizkaia/costa/madariaga-dice-cumplir-la-legalidad
El tiempo ha demostrado que NO es verdad porque...
1º) Eso fue en relación a la "primera paralización" que le ordenó el Departamento de Agricultura de la Diputación Foral de Bizkaia, sobre los trabajos de desbroce realizados por la empresa URRAZA S.L, en la ribera del río Butrón, y que afectaban a la fauna y en especial al Visón Europeo, especie en peligro de extinción, lo denunciamos y conseguimos salvar los metros necesarios que se debían a ambos lados del río.
Lamentablemente al día siguiente se desbrozó el resto y originó que la responsable del área, Sra.Irene Pardo ordenara la "primera" paralización de los trabajos, ya que se estaban realizando unos desbroces que no estaban autorizados.
http://www.deia.com/2010/04/24/bizkaia/la-diputacion-extremara-la-vigilancia-en-las-obras-de-errigoiti
Nuestro denuncia en este Blog:
http://poligonomalluki.blogspot.com/2010/03/la-plataforma-intentando-sin-suerte.html
2º) La "segunda paralización" : El pasado 26 de Mayo del 2010, URA, le entregó al Ayuntamiento y cito textualmente: un requerimiento de paralización de las obras, que sin autorización del organismo de cuenca competente, estaba realizando el ayuntamiento de Errigoiti, en la zona de policía de la margen derecha de río Butrón a su paso por el Bº de Olabarri, en el T.M. de Errigoiti (Bizkaia).
3º) Cuanto le costarán estas actuaciones a todos los vecin@s de Errigoiti ?
|
|
|
arur
|
|
arrieta
|
2010/3/29
|
|
|
|
|
|
ERRIGOITIko ALKATEarena!!!
Aste honetan, hilak 24, Iñaki Madariagak, Errigoitiko alkateak, egindako adierazpenak argitaratu zituen DEIAk. Eta egun berean EL CORREOn ere irakurri ahal izan genituen adierazpenok, baina kasu honetan Errigoiti-Arrieta Garbi plataformako kide baten adierazpenekin batera.
Plataformakook oraindik konfiantza daukagu justizian eta egia bakarra plataformako kideak salatutakoa eta bertan zeudenek ikusitakoa dela ondotxo dakigu.
Martxoaren 14ko domeka horretan bertan, goizeko 10:30etan, telefono-dei baten bidez salatu zen Ertzantzan alkateak eragindako ezbeharra. Salaketa ganoraz egiteko hobe zela medikuaren informea eramatea, eta astelehenean ospitalera joan eta medikuaren informea hartuta, martitzenean Bilbon egin zen salaketa, lekukoak ere bertan zirela.
Ondoren, Plataformak El Correo egunkarian honen guztiaren berri ematea erabaki zuen, eta albiste hori asteazkenean argitaratuko zen.
Baina oraintxe dator HARRIGARRIENA! Asteartean, hilak 23, Errigoitiko alkatea korrika eta presaka joan zen Gernikako Ertzantzara plataformako bost kideen aurkako salaketa jartzera. HAMAR egun pasatu eta gero!!! Eta berehala prentsara jo zuen bere sinestezineko bertsioa kontatzera. ZERGATIK? Zergatik ez zuen ipini salaketa gertaeren egunean? Edo asko jota hurrengo egunean?
Nork sinestu ahal du alkateak egun hartan bertan salaketa ipini ez izana?
Zergatik politizatu nahi du zentralaren auzia Errigoiti-Arrieta Garbi plataformak politikarekin zerikusirik ez duenean?
Gauza bat dago argi: Plataformaren lana deuseztatu nahi du eta ‘biktima’rena eginda (eskrupulo gabeko abokatuek aholkatuta) epaitegietara eraman plataformakoak.
Baina zelan eta zein lekukorekin probatuko du alkate honek berak asmatutako istorioa?
|
|
|
aruran
|
|
morga
|
2010/1/29
|
|
aruran3@gmail.com
|
|
|
|
Olabarrin Zentralik ez!!!
Ez! Zentrala ezin dalako egin arauei eta legeei jaramonik egin barik.
Ez! Zentrala dala-eta kamioi pilloa ibiliko direlako eten barik MUNGIA-GERNIKA (BI-2121) errepidean, atzera eta
aurrera, eta BIDE HORI ASKOZ BE ARRISKUTSUAGOA izango dalako danontzat.
Ez! Zentralak, egurraz gain, ez dakigulako ondo zer erreko dauan. Egurra dagoanean… egurra! ... eta egurrik ez dagoanean, zer erreko dau, ba?
Ez! Zentral honetan 22,5 tonelada erreko diralako, egun osoan, egunero-egunero, urtean hamaika hilabetetan… Guztira, 180 mila tonelada urtean! Bada, gero!
Ez! Zentral honek gure osasunari kalte egingo deutsalako! Zentralak oso tximinia luzea dauka, 50 metrotik gorakoa… kutsadura eta kea botatzeko eten barik!
Ez! Zentralaren emisioak kalte haundia egingo deutsalako URDAIBAIko erreserbari.
Ez! Zentralak gure ingurua, gure basoa, mendia eta baserritarren bizimodua hautsiko dauazalako betiko.
ZENTRAL HONEK, BENETAN, GUZTIONGAN DAUKA ERAGINA!
BATU GAITEZAN GUZTIOK ERRIGOITI-ARRIETA GARBI PLATAFORMAN, ZENTRALA GELDITU GEINKE-ETA!
ERRETA? Geu gagoz ERRETA dagoaneko! Baina, ERRE KE ERRE jarraituko dogu, zentralaren asmoa bertan behera itxi arte! Zentralari? Horixe... EGURRA!
Poligonomalluki.blogspot.com errigoitigarbia@hotmail.es
|
|
|
Auzotar bat
|
|
morga
|
2010/1/17
|
|
argine1@hotmail.com
|
|
|
|
Baserrian jaiotakoa naiz eta badakit zer dan gaur egun daukagun basoko egurrak ezertxo ere balio ez izatea, baserritarrek egindako lanari etekinik atera ezin izatea, eta agintariek egoera horri irteera duin bat ematearen aldekoa naiz. Eta orain danok konturatzen gara basogintzaren kudeaketa ez dala egin ondo, izan ere, gure basoetan insignis pinua eta eukaliptoa baino ez dago. Horrexek ekarri deusku daukagun egoera. Beti berdin: etxeak... milaka, autoak...milaka, pinadiak...hektareaka. Eta gero dana sobera! Baina egindakoa eginda dago, eta alferrik da negar egitea.
Urtenbideak bilatu beharra dago, eta horien artean... bat, beharbada, agian, (baina ez nago seguru) biomasa-plantak jartzea izan leiteke.
BAINA EZ EDOZELAN ETA EZ EDONON!!!
Olabarri auzoan Errigoitiko udalak bultzatutakoa eta, hasiera batean behintzat, Arrietakoak babestutakoa EZIN DA ONTZAT eman. Zentral hauek ez dira kutsatzaileenak, konforme, baina KUTSATZAILEAK dira! Are gehiago, 74 mw sortzeko ipini nahi duten hori! (Airera botako lituzkeen gas kutsatzaileak, errekara isuriko lukeen ur epela eta ez dakigu zer gehiago, kamioi pilloa aste eta jai egun guztietan errepide kaskar honetan, momentu baten ere isilduko ez litzakeen zarata...)
Hau guztia kaleratu duten espedientean agertzen da:
‘Proyecto técnico y estudio de impacto ambiental de la planta de biomasa forestak en Errigoiti’
Eta zentrala NON ETA BIZILAGUNEZ OSATUTAKO NUKLEO baten ondo-ondoan!!!
Zeinen buruan egon leike holako planta bat holako leku baten ipintea?
Palentziako Baltanas herrian antzeko planta bat ipini gura izan eben, eta azkenean, 2008an bertako Auzitegi Gorenak arrazoia eman eutsien herritarrei, beste arrazoi batzuen artean, bizilagun-nukleo batetik gutxienez bi kilometroko tartea eukitzea eskatzen zalako.
http://www.ecologistasenaccion.org/spip.php?article14776
Olabarri, Intxuniz, Jainko, Libao, Meakaur, Andra Mari... Hemen bizi garenok diferenteak gara? Ez gara pertsonak? Ez dogu arnasa hartzen?
Orain nire galdera:
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan holako planten beharrizana aztertu dau? Ikertu dau planta hauen eragina dala eta, zer-nolako lekuetan ipini beharko litzatekezen?
Inolako estudiorik egin barik, Olabarri da lekurik egokiena ?
Ez dago sikiera pertsonei kalte zuzenik ez egiteko inguruan bizilagunik ez daukan lekuren bat?
Benetan gura neuke honi guztiari nonork erantzun zentzudun bat emotea. Zain egongo naiz.
|
|
Liburuan sinatu
|
 |
   
Argazkiak
|
 |
|   |
 |
   
Zerbitzu publikoak
|
 |
|   |
 |
   
Beste batzuk
|
 |
|   |
| |
Eremu pribatua |
 |
|
|
|
| |
Eztabaida-taldeak |
 |
|
|
|
|