Honako liburuxka honen bidez, Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñakako Udalek antolatutako XII. Ipuin Lehiaketak ekarritako emaitzetako batzuk jartzen doguz zuen eskuetan.
Lerro honeetatik konbit egiten deutsuegu tartetxo bat hartu eta (ia segurutik) herritar, auzokide, senide, ezagun edota lagun izango dozuezan parte-hartzaile hauen guztien lanak irakur daizuezan. Benetan merezi dauelakoan gagoz.
Agur eta datorren ipuin lehiaketara arte.