ONGI ETORRIAK!
Fruiztarroi eta Fruiz ezagutu gura dozuen guztioi nire ongietorririk beroena www.fruiz.net webgune honetara. Fruizko herriari buruzko informazio eguneratua eskaini gura deutsuet. Hementxe izango dozue informazio osoa: udaletxearen programak eta funtzionamendua, herritarrentzako zerbitzuak, udalerriaren historia, jaiak eta ondarea, besteak beste.
Baina webgune honen bitartez beste aukera bat ere eskaini gura deutsuet: Fruiztarrok eta Fruiz bisitatu nahi dozuenok, danok, webgune barriztatu hau erabiltzeko aukera dozue; aurrerantzean, telematikoki euki ahal izango dozuez harremanak udaletxeagaz.
Honez gainera, Fruiz atsegiñago bat lortzeko laguntza eskatu gura deutsuet: animatu zaiteze herria hobetzeko zeuon iritziak eta proposamenak guri helarazten. Aurretiaz, eskerrik asko guztioi.
Ainara Zelaia
Alkatea