Fruizko historia

Fruizko historia

Fruiz (*) izenaren jatorria VIII. Mendekoa da, Fortunio Frunizek bataila irabazi zuenean asturiarren aurka Asturiazaga parajean. Leku horretan leinu-etxe bat egitea agindu zuen, elizatearen izena bihurtu zelarik. Bere lurretan garia, artoa eta indabak landatzen ziren. 1781ean behi-aziendako urteko azoka sortu zuten, San Lorentzo elizaren inguruan; eta egun, abuztuko bigarren igandean antolatzen da Aldai auzoan, herriko jaien barruan. Basoek bazkaleku onak ematen zituzten abereentzako eta egur ugari erikigintzarako.

San Salbatore eliza Bado kondeak aurkeztutako bi onuradunen esku zegoen, XVIII. mendean, hamarren guztien jabea, Meñakako orubea izan ezik.

Hiru baseliza bere jurisdikzioan zeuden, Jesus Gurutzitzatua, San Migel eta San Lorentzo.

Gernikako Batzar Nagusietan fededunak jesarlekua eta boto-zenbakia 62 zeukan.

(*)1994an euskaratu zuten (EAO 1995/01/19), beraz, Fruniz zena Fruiz da egun.

  • Uribetur
  • Jata-Ondo