Sorrera
1993ko urtarrilaren 31n Fruizko zenbait lagunek FRUNA alkartea sortu genduan. Sorrera honen bultzatzilea Don Julian (Larrabetzuko abadea) izan zan.
Helburuak
- Gure gorputza eta adimena ezagutu, zaindu eta indartu.
- Bizimodu osasuntsu, orekatu eta alaia lortu.
- FRUNAren partaideen arteko harremanak sendotu.
- Pertsonenganako begirunea eta errespetua bultzatu.
- Euskal Herriko eta hemendik kanpoko herri eta kultura desbardinak ezagutu.
- Adinekoen artean bizipoza biztu eta mantendu.
- Lagun artean tarte ezin hobeak igaro.
Bazkideak
- Bazkide kopurua: 120.
- Bazkide kuota: 6 euro urtean.
- Lehendakaria: Pedro Legarretaetxebarria Uriarte.
Harremanak
Gugaz kontaktuan jartzeko telefono honetara deitu: LUCIO MALLONA – 94.615.34.96