Udalbatzak, 2012ko urtarrilaren 11an izandako ohiko bilkuran, 2012 urterako Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko zergari dagokion errolda onartu eta gero, iragarki honek aipatutako kontzeptuaren zergapekoei zuzendutako jakinarazpen kolektiboaren ondorioak izango ditu, 2/2005 Tributuen Foru Arau Orokorreko 100.3 artikuluak aipatzen duenarekin bat etorriz.
Ordaintzeko epe, tokia eta erak, ondoko hauek izango dira:
- Epea: Zergaren zenbatekoa, 2012ko martxoaren 1etik 31rarte (egun biak barne), ordaindu ahal izango da.
- Ordaintzeko toki eta era: Udaletxeko bulegoetan 9:00etatik 14:00etara edo Bilbao Bizkaia Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahal izango da.
Ordaindu beharra izan eta emandako epe horretan zerga ordaintzen ez dutenek premiamenduzko prozedurari erantzun eta berandutzeagatik dagozkien interesak ere ordaindu beharko dituzte, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Zergabilketari buruzko arautegian xedatutakoaren arabera.